Abenduak 22, Larunbata : Egia-Donostiako Le Bukowski musika klub-an 20:00etan
NUEVO CATECISMO CATÓLICO [DONOSTIA]
Sarrera: 5€
Abenduak 23 Domekan: Eibarko Gaztetxean Asteburu Guztian Ospatuko Den Tattoo Circusaren amaiera:
Hardcore Punk Kontzertua:
-El fuego y la palabra(Eibar)
-Nerviosah (Bilbo)
-Gaitze ( Azpeitia)
azken talde hau da karkaba eta fridays crew taldeko rober,gorka ta harrik egindako talde berria.
Agoitzeko Anguluerreka elkartea du
Astintzen Tourreko autobusak bigarren geltoki, pasaden urrian Iruñeako
Ilargi taberna doinuz bete ostean oraingo honetan Agoitzi heldu zaio
ordua. 22:00tatik aurrera ALERTA GORRIA, VAP eta LADY TRIPI taldeak egongo dira.
Teletetxo Rekords.en 39. erreferentzia kalean da jada, Aretxabaletako
NO HOPE taldearena hain zuzen. Diskaren izena Kale Ustelak da eta
guztira 8 abestiz osatua dago.
Diskaren aurkezpena egiteko Ostiral honetan Abenduak 7,
Aretxabaletako Haizea tabernan kontzertua burutuko dute. Diska salgai
izango da eta kontzertuekin batera hainbat sorpresa izango dira.
Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida
irratsaioak. Iron Cross talde estatubatuarrak Azaroak 16an Trintxerpeko
Mogambo aretoan eskainitako kontzertuaren aitzakiarekin, Templars,
Sidney Ducks, Noi!se talde estatubatuarrak eta Jenny Woo eta Alternate
Action talde kanadiarrak entzun ditugu. Agenda, berriak eta aktualitatea
giro ederrean!
Madrideko Skinzine honek, 10 urte bete ditu, ta ospatzeko binilozko bilduma bat kaleratuko du, dakigunez iada fabrikan da, eta 500 kopiatara mugatua izango da. Bertan Euskal Herriko 9 taldek parte artuko dute, or ikusten da bere idazleak Euskal Herriko kazkamotz mugimendua oso atsegin duela. Pasaden urtean Azpeitiko Fanzine egunerako,fanzinean eklarizketaturiko Euskal Herriko talde guztiekin fanzine berezi bat atera zuen "Madrid'97" izenpean, 50 kopiatara mugatua. azken aldiko zenbaki guztietan dago Euskal Herriko talderen baten elkarrizketa, eta Euskal Herriko kontzertu askotan ikus daiteke bere idazlea.
3 urte bete berri ditu Algortako Skinzine honek, eta nola bete!! 9 garren zenbaki berezi honekin 52 orrialde A4 formatuan zenbaki honetarako zoilik,edo ori ulertu dut irakurtzean. esan ere 3 garren urtemuga festa pasaden ostiralean izan zela mogambo aretoan, Iron Cross(Estatu Batuetak), The Bad Bloods(Madriz), Kaleko Urdangak(Bergara) eta Cold Revenge(Bergara) taldeekin!!
SAIO BERRI HAU INGURUAN JAIO DIREN JAIOBERRIEI ABESTI BAT DEDIKATZEN
HASI DUGU. ASTEKO KLASIKOA, JACKIE MITTOO, ZUENTZAKO DA: AMETS, KANDELA
ETA IBAI.
ONDOREN DES ALL STARS (FREDDIE NOTES), HOT ROD ALL STARS, POTATO,
SKAKEITAN ETA ZARTAKO K ENTZUN DIRA.
ABESTI ZAHARRAK ETA BERRIAK, HAU DA REGGAE FEVER!
TTANTTAPUNK IRRATSAIOAN THE RIPPERS-EN AZKEN DISKOAREN AURKEZPENA
Gaurko irratsaioan nobedade bat izan dugu protagonista nagusia, The
Rippers Tarragonarren “Fire tractaat”, honekin batera bestelako abesti
eder batzuk ere entzun ahal izan ditugu… Podcast:
Ikasturte berria hasten dugu Bidasoa attak!! saioan, gaurkoan
Apurtu eta Kaos Kooperativ taldeen diska berrien aurkezpen kontzertuei
buruz ariko gera eta bertan jo zuten taldeen musika jarriko dugu, hau
da, Kasernarat, We, Big Brown Beavers, Les Affektes, Arny et les
chachiz, Kalandos Koulos eta JMF. To aurkezpena mozolote!!!
Saio hontan Urriak 26 eta 27.an Hendaian eta Irunen egon ziren, KAOS
KOOPERATIV eta APURTU taldeen diska aurkezpenen kontzertuetaz hitzegingo
dugu eta bietan jo zuten taldeen musika jarriko dugu, hau da, ARNY ET
LES CHACHIZ, KALANDOS KOULOS, JMF, LES AFFEKTES, KASERNARAT, WE, BIG
BROWN BEAVERS eta KAOS KOOPERATIV eta APURTU berak.
Beti bezala deskargatzeko edo webgunetik zuzenean entzungai egongo da.
Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida irratsaioak.
Aste honetan, pasa den larunbatean Eibarko Gaztetxean ospatutako II.
Holidays in Basque Country-aren kronika zehatza egin da. Horretaz
aparte, agenda, berriak, aktualitatea eta musika ona, giro ederrean.
Quadrophenicos
talde Arrasatearra, Eskizofrenia Rock taldearen banaketa ostean sortzen da 2001
urtean. David (Bateria) eta Ibaik (gitarra eta ahotza)taldea sortzen dute Mikel (baxua) eta Anderekin
(gitarra). Denboraldi bat egin ostean formazio honekin ta kontzertu batzuk
eskaini ostean Anderrek taldea usten du, eta hortik gutxira Mikelek berdina
egiten du Gatillazo taldera batzeko. Denboraldi bat baxulari baten bila ibili
ostean Davidek baxua jotzen ikasi zuen eta egun batzuk beranduago Aitor
“Barba”(Los Cretinos taldekoa) sartzen dute bateriara 2008 urtean. Taldearen
formazioa horrela mantenduz Ibai(gitarra eta ahotza) David(baxua) eta
Barba(bateria). Kontzertu batzuk eskaini dituzte eta euren lehenengo lana
grabatzen dabiltza, Ibai ari da dena grabatzen eta nahasten, ea 2013 rako
kalean dagoen.
Naiz ta oraindik
ez dute guztiz grabatu euren lehenengo lana,lokalean mikro batzuekin demo
batzuk grabatu zituzten formazio berriarekin jendeak entzun zezan.
Eskoria-tza
taldea, 1986 urtean sortu zen, Joxe (baxularia) irakasle hasi berri zen eta
ikasletzat zituen Suso(bateria), Josu(gitarra) eta Sanbinekin(ahotsa) Eskoria-tza
taldea egin zuen, Euskal herriko lehenengotako hardcore taldetako bat izan zen,BAP!!-ekin
batera euskaraz abesten zutenak. Entzunda dudanez Joxe Vioch-r taldean ibilia
zen lehenago,taldea ezagutzen ez duzuenontzat esan “Puñetazo” taldeak jotzen
zuen “Zipayoak Hormara” abestia Vioch-rtaldearena zela “Mondra Early Years” izeneko rekopi baten utzi zituzten
3 abesti grabatuak herriko beste zenbait talderekin, Rip, Puñetazo, Cirrosis...,gerora,
Josu “Erras” Heriotza taldean aritu zen eta hauek pare bat LP eta Ep-renbat
atera zituzten,baina berarekin “Ametz Hutsak” izeneko diska bakarrik.
Eskoria-tza
taldeak 1987-ko apirilean,zuzeneko bat grabatu zuten ta naiz ta ez kaleratu
eskuz esku mugitu zen, ‘Canción de cuna’, ‘Demokracia’, ‘Azken gerra’,
‘Espainako harmadara’, ‘Destruye el sistema’, ‘Zurrumbillo’ eta ‘Daily terror’
taldearen bertsio batekin.
1988 urtean Basati
Diskak zigiluarekin kaleratu zuten 6 abestiko Ep-a, ‘Sentimentala’, ‘Neurosia’,
‘Gorrotoa’, ‘Demokrazia’, ‘Sodomia’ eta ‘Azken gerra’ abestiekin, grabaketa
bereko bi abesti diskatik kanpo geratuz, “Satanas” eta “Egoismoa”. Demokrazia
abestiaren bertsioagrabatu zuen S.A.
taldeak “Ratas” diskorako 95 urtean.
2010 urtean
DDT-ren eskutik singel hau berrargitaratzen da, Lp + KD formatuan. Lp-ak A
aldean singeleko 6 abestiak ditu, eta B aldean “Satanas” abestia,esan bideoklipetik
berreskuratu behar izan zutela audioa,ze bere eguneko grabaketako masterrak ez
dira azaltzen, eta gero 7 abesti ditu bitxikeria moduan entzegu baten
grabatuak, 3 singelean daude eta beste 4 argitaratu gabeak dira.”La Policia”, “Demokrazia”, “Azken Gerra”, “Sodomia”,
“Militarrekin ez”, “Destruye Al Sistema” eta “Zurrunbilo Kaotikoa”. Eta Kd-an
“Satanas” bideoklipa ere badago.