Eskoria-tza
taldea, 1986 urtean sortu zen, Joxe (baxularia) irakasle hasi berri zen eta
ikasletzat zituen Suso(bateria), Josu(gitarra) eta Sanbinekin(ahotsa) Eskoria-tza
taldea egin zuen, Euskal herriko lehenengotako hardcore taldetako bat izan zen,BAP!!-ekin
batera euskaraz abesten zutenak. Entzunda dudanez Joxe Vioch-r taldean ibilia
zen lehenago,taldea ezagutzen ez duzuenontzat esan “Puñetazo” taldeak jotzen
zuen “Zipayoak Hormara” abestia Vioch-r
taldearena zela “Mondra Early Years” izeneko rekopi baten utzi zituzten
3 abesti grabatuak herriko beste zenbait talderekin, Rip, Puñetazo, Cirrosis...,gerora,
Josu “Erras” Heriotza taldean aritu zen eta hauek pare bat LP eta Ep-renbat
atera zituzten,baina berarekin “Ametz Hutsak” izeneko diska bakarrik.

1988 urtean Basati
Diskak zigiluarekin kaleratu zuten 6 abestiko Ep-a, ‘Sentimentala’, ‘Neurosia’,
‘Gorrotoa’, ‘Demokrazia’, ‘Sodomia’ eta ‘Azken gerra’ abestiekin, grabaketa
bereko bi abesti diskatik kanpo geratuz, “Satanas” eta “Egoismoa”. Demokrazia
abestiaren bertsioa grabatu zuen S.A.
taldeak “Ratas” diskorako 95 urtean.
2010 urtean
DDT-ren eskutik singel hau berrargitaratzen da, Lp + KD formatuan. Lp-ak A
aldean singeleko 6 abestiak ditu, eta B aldean “Satanas” abestia,esan bideoklipetik
berreskuratu behar izan zutela audioa,ze bere eguneko grabaketako masterrak ez
dira azaltzen, eta gero 7 abesti ditu bitxikeria moduan entzegu baten
grabatuak, 3 singelean daude eta beste 4 argitaratu gabeak dira.”La Policia”, “Demokrazia”, “Azken Gerra”, “Sodomia”,
“Militarrekin ez”, “Destruye Al Sistema” eta “Zurrunbilo Kaotikoa”. Eta Kd-an
“Satanas” bideoklipa ere badago.
1988 ko Ep a Jaizteko: http://www.mediafire.com/?agjwx5i6ejn
Satanas Bideoklipa Ikusteko:
1987 Urtean Bergarako Labegaraietan emandako kontzertuko bideo batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario