jueves, 18 de abril de 2013

Hardflip Goienan

Hardflip: "Bergaran betidanik egon dira hardcore musika defendatu duten taldeak"

 

Hardflip, Bergarako Goiko Rock lokaletan entseatzen.

Api. 17, 2013, gauerdia Jagoba Domingo

Orain dela bost bat urte hasi zen Hardflip taldearen ibilbidea Bergarako Goiko-zahar entsegu lokaletan. Lehenengo kontzertua proiektuarekin hasi eta hilabetera eskaini zuten hirukote moduan, baina ordutik hona kontzertu asko eman dituzte laukote moduan, hardcore eta punk doinuak non-nahi defendatuta.
2010ean Ke kereis? diskoa kaleratu zuten, eta duela bi hilabete, Bergarako gaztetxean egin zen Tapoifest hardcore jaialdia aprobetxatuz, beste hiru kantu oparitu zizkieten taldearen eta hardcorearen zaleei. HHD taldearekin batera disko bat kaleratu dute, talde bakoitzaren hiru abestirekin osatua. Bergarakoen kantuek hardcore-aren tokia aldarrikatzen dute.
Split bat atera berri duzue; nondik etorri da ideia?
Gure taldeko bateria joleak HHD taldean jotzen du, eta, talde horretako gitarra joleak soinu teknikari ikasketak egin zituenez, HHDk euren abestiak grabatzea pentsatu zuten. Grabazioa gure entsegu lokalean egin zuten, eta, hauek amaitzean dena prest zegoenez, hurrengo egunean geure kantuak grabatzeko proposamena egin ziguten. Horrelako aukerak ezin dira desaprobetxatu. 
Hortaz, lokalean grabatu duzue.
Bai; Gabonetako egun bat aprobetxatu genuen. Hamar abesti berri geneuzkan; berez, diskoa orain dela urtebete ateratzeko asmoa geneukan, baina, beti bezala, dena atzeratu egiten da. Grabazioa zuzenean egin genuen; base erritmikoa, gitarra eta ahotsak batera grabatu genituen. Soinu aldetik ez da diskoa bezain kalitate onekoa, baina gustukoagoa dugu, gordintasun puntu bat duelako,  kontzertu edo entsegu baten xarma du. Hala ere, demo baten moduan planteatu genuen grabazioa, kantuak guk geuk entzuteko erreminta moduan.
Hala ere, kaleratu egin duzue.
Bai; Tapoifest jaialdian bi taldeok jo behar genuenez, gure zaleei kantu hauek oparitzea pentsatu genuen.
Hamar kantuen artean aukeraketa egitea zaila izan da?
Ez, aukeraketari dagokionez ez diogu garrantzi handirik eman; gure ustez, soinu eta interpretazio onena duten kantuak aukeratu ditugu: HC United, Konturatu! eta Sin decir adios.
Eboluzio handia egon da lehenengo diskotik hona?
Baietz uste dugu. Erritmo gogorragoak erabili ditugu azkenaldian, Ke kereis? diskoko kantuak melodikoagoak dira; oraingoan, ordea, ez dira horren melodikoak. Abesti berrietan, baina, oraindik abesti punk asko daude, 80ko hamarkadako hardcoretik gertu. Kontuan hartu behar da bakoitzak influentzia ezberdinak ditugula, eta hori, nahitaez, islatu egiten da; hala ere, denok gustuko ditugun taldeak ere hor daudela uste dugu.
Zeintzuk lirateke talde horiek?
Adibidez, Nofx, Madball, Sick of it All... Hala ere, hauetako batzuk jotzeko momentuan ez dira horrenbeste igartzen. Guretzat, influentzia garrantzitsua Extorsion talde bergararra ere izan da, herrikoak dira eta haien musika entzunda hazi gara.
Autoekoizpenaren aldeko apustua egin duzue.
Bai; esan bezala, grabazio hau guk geuk kantuak entzun eta hauek lantzeko egin genuen. Beraz, kopiak etxean egin eta kontzertuetan banatuko ditugu. Oraingoz, 80 bat disko banatu ditugu eta hurrengo kontzertuetara kopia gehiago eramango ditugu bertan banatzeko.
Eta disko ofiziala noizko?
Gure asmoa uda aldean grabatzea da. Seguruenik, demo hau grabatu duen Asier Olabarriarekin egingo dugu lan. Zuzenean grabatuko dugu, baina gitarra konponketak eta ahotsak base guztia egin ondoren grabatuko ditugu. Hori da helburua, baina asmo berarekin bi urte daramatzagu, horrenbestez...
Zelan ikusten duzue hardcore eszena inguruotan?
Eszena gutxi dago. Donostia aldean talde gehiago daude; beraz, aukera gehiago daude, baina inguruotan ez dago eszena indartsurik. Hala ere, Bergaran betidanik egon dira hardcorea egin duten taldeak; adibidez, Fly Shit, Supercools, Extorsion eta Rotten Teenagers. Baina inguruan ez dago eszenarik. Honen erakusgarri da kontzertu gehienak punk musika egiten duten taldeekin jo ditugula.

miércoles, 27 de febrero de 2013

HARDFLIP ETA HAU HALAXE DEK/N (SPLIT DIY, TAPOI FEST 2013)


PORTADAK:



ABESTIAK:


HARDFLIP - HC UNITED

 

HARDFLIP - KONTURATU!

 

HARDFLIP - SIN DECIR ADIOS..

 

 HAU HALAXE DEK/N - ZORROMORRO

 

HAU HALAXE DEK/N - URKATUA


HAU HALAXE DEK/N - IXILTASUNAREN MINTZO


sábado, 9 de febrero de 2013

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez Irratsaioak Aurkezten du:


Aurrerapen abestiak

Hawkins THUGS: Arrasateko Oi! talde berria.


Fridays Crew: Azpeitko Punk Oi! taldearen abesti berri bat.


NPJ: Antiguotar Punk taldearen abesti berri bat:


Secuestro Express: Debako Oi! taldearen aurrerapen abesti bat



HARDFLIP: Bergara-Antzuolako Hardcore taldearen abesti berri bat.

 


jueves, 20 de diciembre de 2012

Agenda

Abenduak 21 Ostirala: Hendaiako Les Halles Aretoan Apunkalyspe Now 20:00tatik aurrera.



 

 Abenduak 21 Ostirala: Arrasateko Gaztetxean 23:00tatik aurrera.

Abenduak 22, Larunbata : Egia-Donostiako Le Bukowski musika klub-an  20:00etan            
NUEVO CATECISMO CATÓLICO [DONOSTIA] 

Sarrera: 5



Abenduak 23 Domekan: Eibarko Gaztetxean Asteburu Guztian Ospatuko Den Tattoo Circusaren amaiera:






Hardcore Punk Kontzertua:
-El fuego y la palabra(Eibar)
-Nerviosah (Bilbo)
-Gaitze ( Azpeitia)
azken talde hau da karkaba eta fridays crew taldeko rober,gorka ta harrik egindako talde berria.


Abenduak 26 Asteazkena: Arrasateko Gaztetxean Elkartasun Kontzertua 22:00tatik aurrera.



......


jueves, 13 de diciembre de 2012

Astintzen Tour-eko Bigarren kontzertua


































Agoitzeko Anguluerreka elkartea du Astintzen Tourreko autobusak bigarren geltoki, pasaden urrian Iruñeako Ilargi taberna doinuz bete ostean oraingo honetan Agoitzi heldu zaio ordua. 22:00tatik aurrera ALERTA GORRIA, VAP eta LADY TRIPI taldeak egongo dira.

lunes, 10 de diciembre de 2012

Asteburuko Agenda


Abenduak 14 Ostirala: Antzuolako Gaztetxian 22:00 tatik aurrera.

-Turboshit (Bergara Punk Rock)(http://es.myspace.com/turboshitrock)

 -Stupenda Jones(Sakanatik Punk Rock)(http://www.myspace.com/stupendajones)


sarrera DOAIN!!

 

 

Abenduak 14 Ostirala: Arrasateko Iluntz Tabernan 22:00tatik aurrera.

Abenduak 14 Ostirala : Elorrixoko Gaztetxian 22:30 tatik aurrera.






Abenduak 14 Ostirala: Trintxerpeko Mogambo Aretoan 21:00 tatik aurrera.


Abenduak 15 Larunbata: Oñatiko Arrano Tabernan 22:00tatik aurrera.










































Abenduak 15 Larunbata: Elgetako Espaloia Kafe Antzokian 22tatik aurrera.



Abenduak 15  Larunbata: Hernaniko Atsegindegin 19:30 tatik aurrera. 


Abenduak 15 Larunbata: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan 20:30tatik aurrera.




















lunes, 3 de diciembre de 2012

NO HOPE Taldearen lan berria Ostiala honetan kalean, eta aurkezpen kontzertua

Teletetxo Rekords.en 39. erreferentzia kalean da jada, Aretxabaletako NO HOPE taldearena hain zuzen. Diskaren izena Kale Ustelak da eta guztira 8 abestiz osatua dago.

Diskaren aurkezpena egiteko Ostiral honetan Abenduak 7, Aretxabaletako Haizea tabernan kontzertua burutuko dute. Diska salgai izango da eta kontzertuekin batera hainbat sorpresa izango dira.

 
 




Aurrerapen Abestiak!!

AGGRESSIVE COMBAT "Back of the streets" diskaren aurrerapen abestia:


NO HOPE "Kale Ustelak" diskaren aurrerapen abestia:


 

KRUDERS "Morir Viviendo" diskaren aurrerapen abestia:


NEVER SURRENDER "Bide Zuzenetik Oker" diskaren aurrerapen abestia:

 


RAT-ZINGER "Cronicas De La Destruccion" diskaren aurrerapen abestia:


 

 Neallta Fola "Neallta Fola" abestia, zuzeneko audioa:


 

HARDFLIP "Hegazkinak" abestia, zuzeneko audioa:





Gaur Euskararen Eguna!!! BAÑA EGUNERO ERABILI BIDA!!!!


viernes, 23 de noviembre de 2012

Aste Hontako Irratsaio Batzuk

 Kaleko Mobida Irratsaioa: 2012/11/21


 Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Iron Cross talde estatubatuarrak Azaroak 16an Trintxerpeko Mogambo aretoan eskainitako kontzertuaren aitzakiarekin, Templars, Sidney Ducks, Noi!se talde estatubatuarrak eta Jenny Woo eta Alternate Action talde kanadiarrak entzun ditugu. Agenda, berriak eta aktualitatea giro ederrean!
icon for podpress Ezkutatu erreproduzigailua | Entzun lehio berrian | Deskargatu

Ttanttapunk Irratsaioa: 2012/11/20




Gaurkoan The Nuns californiarren lehenengo LP-a aztertu dugu, eta beste zenbait abesti eder ere izan ditugu… Podcast:

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez! Irratsaioa: 2012/11/20


bergarako txapa irratian egiten den irratsaioa, hardcore musika izpide duena.

Entzun Emen

Noise And Distortion irratsaioa: 6 garren Saioa 2012/11/19



Entzun hemen 6. Saioa / Escucha aquí el 6. Programa

Playlista:

  • WASTED TIME - Hostage
  • CHRON GEN - Subway Sadist
  • DISARM - Wake Up
  • THE ROMANTICS - What I Like About You
  • FAST CARS - The Kids Just Wanna Dance
  • RATOS DE PORAO - Guerra Desumana
  • LIMP WRIST - Want Us Dead
  • THE ESTRANGED - Faces Stare
  • ISTERISMO - Quei Importanti
  • WARSAW - They Walked In Line
  • SECT - Police Represion
  • THE SYSTEM - Identity
  • 013 - Sinä Ja Minä
  • SIEKIERA - Nowa Aleksandria
  • THE MOB - No Doves Fly Here

miércoles, 21 de noviembre de 2012

Riot Kids - Ten Years Of Oi!


Madrideko Skinzine honek, 10 urte bete ditu, ta ospatzeko binilozko bilduma bat kaleratuko du, dakigunez iada fabrikan da, eta 500 kopiatara mugatua izango da. Bertan Euskal Herriko 9 taldek parte artuko dute, or ikusten da bere idazleak Euskal Herriko kazkamotz mugimendua oso atsegin duela. Pasaden urtean Azpeitiko Fanzine egunerako,fanzinean eklarizketaturiko Euskal Herriko talde guztiekin fanzine berezi bat atera zuen "Madrid'97" izenpean, 50 kopiatara mugatua. azken aldiko zenbaki guztietan dago Euskal Herriko talderen baten elkarrizketa, eta Euskal Herriko kontzertu askotan ikus daiteke bere idazlea.

Badakizue, Argi ibili eta ez geratu kopia gabe!!!

Zorionak!!!!

martes, 20 de noviembre de 2012

Glory Days Skinzine!!!! 3 Urte!!!

3 urte bete berri ditu Algortako Skinzine honek, eta nola bete!! 9 garren zenbaki berezi honekin 52 orrialde A4 formatuan zenbaki honetarako zoilik,edo ori ulertu dut irakurtzean. esan ere 3 garren urtemuga festa pasaden ostiralean izan zela mogambo aretoan, Iron Cross(Estatu Batuetak), The Bad Bloods(Madriz), Kaleko Urdangak(Bergara) eta Cold Revenge(Bergara) taldeekin!!

Zorionak!!!!

lunes, 19 de noviembre de 2012

Arrasateko Noise And Distortion Irratsaioaren 5. Saioa 2012/11/12 Espazial Oi!



Entzun hemen 5. Saioa / Escucha aquí el 5. Programa

Playlista:

  • NABAT - Asociale Oi!
  • THE EJECTED - Class of 82
  • KLAXON - Skinhead Oi!
  • OI POLLOI - Stop Vivisection
  • CRUX - Streets at Night
  • ZAKARRAK - Desengañado
  • HARD SKIN - Beer and Fags
  • MAJOR ACCIDENT - Leaders of Tomorrow
  • CRIMINAL DAMAGE - On Goes The Fight
  • KIDNAP - No SS
  • RIOT SQUAT - We're Riot Squat
  • HOPE AND GLORY - Working Class
  • VIOLATORS - Summer of 81
  • INFA RIOT - Five Minutes Fashion
  • IRON CROSS - You're Rebel

domingo, 18 de noviembre de 2012

Datorren Asteburuko Agenda

CISMA (punka Tenerifetik, Guerrilla urbana eta Otan taldeetako kideekin)


Euskal Herria eta Errioxa bira

http://cisma.interrupciones.net/
CISMA- Vertedero de lo social (Casal de joves de La Guineueta 1-6-12)
...
http://www.youtube.com/watch?v=zozTIm717gk

---------------------------------------------------------------------------------
AZAROAK

---LARUNBATA 17, putzuzulo gaztetxean (zarautz) "zaratafest" + Necesidad de Luchar, Managaitz, Criatura eta Bar Remigio

---IGANDEA 18, kortxoenea gaztetxea (donostia) + kaos Koperativ eta Mörhead

---ASTELEHENA 19, Villa Truño (logroño) + Nihil Obstat

---ASTEAZKENA 21, Izar Beltz (bilbo) + Anti Balas

---OSTEGUNA 22, Urretxu-Zumarragako Gaztetxea + Dictadura

---OSTIRALA 23, Txarrantxa teberna (azpeitia) + Urola Terror

---LARUNBATA 24, Eibarko Gaztetxean "Atarazarata fest I" + Hell Division, Perras Salvajes, Diswar, Metralleta, Ernia...

Ostirala Azaroak 23: Lizarragako Festatan 23:00 tan.


Larunbata Azaroak 24: Sorgin gaua Zizur Nagusian 19:00 tatik aurrera.


 Larunbata Azaroak 24: Elkartasun Kontzertua Oreretako Gaztetxean 17:30 tan.


  

 Larunbata Azaroak 24: Run To Fest 2. edizioa Lemoako Gaztetxean 22:00tan.


 Larunbata Azaroak 24: Atarazarata Fest Eibarko Gaztetxean 19etan.

 Larunbata Azaroak 24: Arrasateko Gaztetxean 22:00 etan.




viernes, 16 de noviembre de 2012

Aste Honetako Irratsaio Batzuk

Reggae Fever irratsaioa : 2012-11-14 

 

SAIO BERRI HAU INGURUAN JAIO DIREN JAIOBERRIEI ABESTI BAT DEDIKATZEN HASI DUGU. ASTEKO KLASIKOA, JACKIE MITTOO, ZUENTZAKO DA: AMETS, KANDELA ETA IBAI. ONDOREN DES ALL STARS (FREDDIE NOTES), HOT ROD ALL STARS, POTATO, SKAKEITAN ETA ZARTAKO K ENTZUN DIRA. ABESTI ZAHARRAK ETA BERRIAK, HAU DA REGGAE FEVER!

Entzun emen

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez irratsaioa: 2012-11-13 


bergarako txapa irratian egiten den irratsaioa, hardcore musika izpide duena.

TTANTTAPUNK IRRATSAIOA :2012-11-13


TTANTTAPUNK IRRATSAIOAN THE RIPPERS-EN AZKEN DISKOAREN AURKEZPENA

Gaurko irratsaioan nobedade bat izan dugu protagonista nagusia, The Rippers Tarragonarren “Fire tractaat”, honekin batera bestelako abesti eder batzuk ere entzun ahal izan ditugu… Podcast:

 Bidasoa Attak Irratsaioa :2012-11-08

img/bidasoaattak.jpeg

EntzunJeitsi

Ikasturte berria hasten dugu Bidasoa attak!! saioan, gaurkoan Apurtu eta Kaos Kooperativ taldeen diska berrien aurkezpen kontzertuei buruz ariko gera eta bertan jo zuten taldeen musika jarriko dugu, hau da, Kasernarat, We, Big Brown Beavers, Les Affektes, Arny et les chachiz, Kalandos Koulos eta JMF. To aurkezpena mozolote!!!

lunes, 12 de noviembre de 2012

Datorren Asteburko Agenda

Azaroak 16 Ostirala: Trintxerpeko Mogambo Aretoan 21:30 tan.


Azaroak 16 Ostirala: Soraluzeko Gaztetxean 22:30tan.


Azaroak 17 larunbata: Azpeitiko Urtzi Tabernan 18:00tan.


Azaroak 17 Larunbata: Azpeitiko Sanagustin Kolturgunean 23:00tan.

Fridays Crew
       +
Iheskide