Sektor mierda, 80 hamarkadako talde azpeitiarra ensaiatzen hasiak
omen dira, kanta zaharrak zein lehengo bertsioak ta abesti berriren batekin
kontzerturenbat ematekotan, formazio originala mantendu dute, baina bi
abeslarietako bat falta da.
Karkabako errautsetatik
talde berri bat jaio omen da, Gorka ta Roberrek, Fridays crew-ko Harrirekin
batera. Gorka ta Roberrek karkaba baino zeoze suabeagoa egin nahi omen dute,
eta harrik ordea Fridays baino azkarragoa den zerbait… ea ze emaitza ateratzen
den. Laster Eibar eta Lleidan jotzekoak
omen dira. Azpeitiko punka ez da hil!!!!
Ostiada Oi! talde Elgetarra airean geratu ziren abestiak
grabatzeko batuko dira, eta agur gixa kontzerturen bat ere emango dutela esan
dute.ori bai patxadaz, ze bateria jolea Ekaitzek (Kaleko Urdangak – Kaleko
Mobida) ordezkatuko du.
Red Distric talde bergararrak 5 garren kidea sartu du taldean,
xabi “gazte iraultza” taldeko kidea dena hartu dute pablori gitarra lanetan
laguntzeko.
Screamers & Sinners Atxabalta eta Arrasateko Psychobilly talde berria
da hau, Neallta Fola, Los Galerna, The Crackers eta Golpe de Estado taldetako
partaideekin. Kontzertu batzuk eman dituzte eta demo batzuk grabatu .ez dakit
kaleratu dituzten, baina youtuben dituzue entzungai.
On La Mis Mal! Talde berria sortu
da Arrasaten. Talde onek Oi! musika egiten du, eta bertako kideak musika
munduan aski esagunak dira, Sid eta Nebado “Aggressive Combat”, Hodei “The Last
Stregnth” eta “Brutal Calling” taldeetan
dabiltza eta Teddy “Des-kontrol” (1996-2008)
taldean ibili zen. Taldea Frantzian kontzertu batzuk ikusten zeudela sortu zen hortik
bere izena, “oso gaizki amaituko dugu” esan nahi du, eta bat bestea baino
kargatuago doanean erabiltzen den esaldi bat da. Naiz eta 3 entzegu egin
dituzte, 3 euren abesti dituzte, ta 4 garrenarekin grabatu eta parebat Split Ep
ateratzea da ideia. AUPA ZUEK!!!
Aggressive Combat talde Arrasatearrak, 3 garren lana kaleratzekotan dira, grabaketa lan luze baten ostean eta araso batzuk medio izan ostean prest dute lan berria izango denaren masterra, Binilo formatuan ere kopia batzuk kaleratuko dira Fierro Records zigiluarekin. Diseinua egitea falta zaie, ta gabon ingururako eskuartean izatea espero da.
Des-kotrol talde arrasatearrak “Behin ta berriz jarraituko
dugu, duintasunez eutsiz aurrera begira” izeneko binilozko bilduma bat
kaleratuko du, “Haritzaren sustraiak” eta “Izarren Azpian” izeneko bi abesti
berrirekin eta euren ibilbideko hainbat kantekin. Abendurako kalean egongo da.
Shock Waves izeneko talde berri bat sortu da Sindrome Oi! taldearen
errautsetatik, 4 abestiko Ep bat kaleratu dute, 250 kopiatara mugatuta,
Bandword records-eko Spirit of the Street zigiluarekin. Euskal Herriko hainbat
Tokitan dituzte kontzertuak lotuak baita Madrid eta Alemanian ere. Laster Lp
bat kaleratzekoak dira.
Fanzine berriak, bada demporale bat Bergaran Breaking
Rules Izeneko fanzine berria jaio zela,ze Bardulian Odol Kids fanzinea, Bando Punkaren jarraipen fanzinea esan
genezake,stamby egoran zegoela,eta zonaldea fanzine gabe zegoela ,fanzine berri
horren jaiotzak beste hainbat gazteren lanerako gogoa piztu zuen, ze ordutik
ona,tolosaldean King Of The Jungle izeneko fanzinea jaio da, eta zekulako bigarren
zenbakibat kaleratu berri du.Azpeitiko gazte batek Gerrarte Kids izeneko
fanzinea atera du eta iadanik 2 garren zenbakiarekin dabil, Deban ere Bardulia Times izeneko fanzine berria
jaio berri da,ta bere lehenengo zenbakia kaleratu berri du.Bizkaian
bazebiltzan hainbat fantzine martxan Izu
Giroa fanzinea bere 21 zenbakiekin, Zarata eta
Glory Days fanzine aski ezagunak kaskamotzentzat, baita Racion Doble fanzine
berezia, eta orain Run Tugether fanzine
berria jaio da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario