martes, 23 de octubre de 2012

Los Dalton - Barakaldoko 90. Hamarkadako taldea



Gaurkoan atzo gaueko NOISE & DISTORTION irratsaio arrasatearra igo nahi nizuen, baina akats batzuengatik ezin izan dut.... ta nola atzo Los Dalton taldearen “Recuerdos” diskoa erosi nuenez, gaurko sarrera eurek irabazi dute.




LOS DALTON 90 hamarkadako punk rock talde berezi bat izan zen, bere garaian,estilo eta zonaldean zeuden beste talde denen aldean. Bere taldekideak Meatzaldea eta Barakaldon sakabanatuta bizi ziren.

Tamalez ez zuten asko iraun, baina euren bizi laburrean maketa bat, disko bat eta singel bat kaleratu zuten, 90 hamarkadaren hasieratan. Hasiera batean “ Diarrea Mental” izenarekin hasi zuten euren ibilbidea, baina segituan aldatu zuten LOS DALTON izenagatik.
1991 urte inguruan kaleratu zuten maketak arrera ona izan zuen ezkerraldean. 4 abestiz osatuta zegoen maketa gorri arek: Por qué?, Honor infectado, Me controlan eta Te odio nena izenekoak. Azken honek kolektibo feminista baten amorrua probokatu zuen, baina taldea bizipen pertsonal bat zela  esanaz argudiatu zen, ez zela emakume guztiengatik.

1993 urtean kaleratu zuten euren diska bakarra, “Recuerdos” izenekoa. Eta bertan zeuden “En Barakaldo”eta “ Por Que?” abestiekin Singel bat . Biak Basati Diskak Disketxearen eskutik. Tamalez taldea hortik gutxira desegin zen eta ez zen ezer gehiago jakin euretaz.





 "Recuerdos" diska jaisteko:   http://www.mediafire.com/?okndmdgodzn

 ta abesti batzuk entzuteko: 
 




No hay comentarios:

Publicar un comentario